defero.webcindario.com

II. LAN ZUZENBIDEAREN ERAKETA ESPAINIAN

1. ESTATUAREN ESKUHARTZEA INDUSTRIA GATAZKAN: LANGILE-LEGEDIA

1.1. XIX. Mendeko lehendabiziko arauak
1.2. Eskuhartze zientifikoa eta langile-legedia errestaurazio monarkikoan

2. PRIMO DE RIVERAREN ERREGIMEN KORPORATIBOA: LANGILE-LEGEDITIK LAN ZUZENBIDERA

3. LAN ZUZENBIDE II. ERREPUBLIKAN: 1931ko KONSTITUZIOA ETA ERREPUBLIKAKO LEGEDIA

4. LAN ZUZENBIDEA FRANKOREN ERREGIMENEAN

5. TRANTSIZIOA ETA 1978ko KONSTITUZIOA. LAN-HARREMANEN EREDU DEMOKRATIKOA: ONDORENGO GARAPENA



----------------------------------------



1. ESTATUAREN ESKUHARTZEA INDUSTRIA GATAZKAN: LANGILE LEGEDIA
1.1. XIX. Mendeko lehendabiziko arauak


Lehenengo epea 1873-1923 urteren artean ematen da. Lehen lan-araua 1873koa da, BENOT legea (Eduardo Benot ministroak sustatua). Lege honek haurren lana debekatzen du, besteak beste (10 urtetik beheragokoena). Garai honetan badira beste lege batzuk, adibidez, 1912ko Aulkiaren legea, denda guztietan dendariek aulkia izateko eskubidea arrezagutzen duena, edota 1904ko legea, igandean jai izateko eskubidea arrezagutuz.

Baina lege hauek guztiak oso puntualak dira, ez diote estrategia jakin bati jarraitzen. Beraz, ezin da esan Lan Zuzenbidea existitzen denik, lan-harremana logika zibil (pribatu) batetik ikusten jarraitzen delako.

1.2. Eskuhartze zientifikoa eta langile-legedia errestaurazio monarkikoan

Urte hauetan fenomeno garrantzitsua ematen da: eskuhartze zientifikoa (intervencionismo científico). Garai hartan lan-arauak sortzea oso gogorra zen, liberalismoaren printzipioak oso sendotuak zeudelako, eta garai hartako planteamenduaren aurka joatea suposatzen zuen (langilea eta enpresariaren artean ezin zen Estatua sartu).

Eskuhartze zientifikoak suposatzen du arao sozialean zientifikoki sartzea (araudia sortzea zaila zenez, bide zientifikoa bilatu zen). Parlamentuak ikerketa zientifikoak egin zituen, langileen eta enpresarien ordezkariak deituaz euren iritziak ezagutzeko, arazoa azaldu zezaten. Honen ondorioz, gero eta sendoago hasi ziren lan-arauak ematen. Eskuhartze zientifikoa bi erakunde publikoek garatu zuten: 1883ko Erreforma Sozialen Batzordea, eta 1903ko Erreforma Sozialen Institutua (aurrekoa ordeztuz). Arauketa nagusiak bi erakunde hauen ondorioz sortu ziren, nahiz eta hauen aurretik zenbait arau eman.

1906an, lan-ikuskaritza (Inspección de Trabajo) sortzen da, arauak errespetatzen ez zirelako.

2. PRIMO DE RIVERAREN ERREGIMEN KORPORATIBOA: LANGILE-LEGEDITIK LAN ZUZENBIDERA

1926an Lan Kodea sortzen da, Lan Zuzenbidea sortuaz. Hemendik aurrera langileen eskubideak kontutan hartzen hasten da.

3. LAN ZUZENBIDEA II. ERREPUBLIKAN: 1931ko KONSTITUZIOA ETA ERREPUBLIKAKO LEGEDIA

1931ko Konstituzio berrian, ideologia ezkertiarra dela-eta, langileei eskubideak arrezagutzen zaizkio: sindikatzeko, greba egiteko, negoziazio kolektiboa burutzeko... Oso esanguratsua da 1931ko Konstituzioaren 1. artikulua: "(...) República democrática de trabajadores de toda clase (...)".

4. LAN ZUZENBIDEA FRANKOREN ERREGIMENEAN ETA TRANTSIZIOAN

Dakigunez, 1936tik aurrera Frankismoaren erregimena inposatu zen. Lan arloan, frankismoak sindikatu bertikala eratu zuen, elkarte bakarra eta derrigorrezko afiliaziokoa, langile eta enpresariek elkarrekin osatua. Frankismoak lan munduko interes gatazka ukatzen du (Marxismoak dioenaren kontra), eta armonia bezala ikusten da, denak interes gorenera zuzenduak daudelako: Espainiar nazioaren interes gorena.

Sindikatu bakarrera afiliatzea derrigorrezkoa zen. Bestalde, gatazkaren existentzia bera ukatzen bada, negoziazio kolektiboak ez du zentzurik, ezta grebak ere, eta beraz ez dira arrezagutzen. Beraz, Lan Zuzenbidea honetara mugatzen da: Estatuak erabakitzen du zein eskubide ematen dien langileei eta zein ez, beti ere ikuspegi indibidualetik, ez baita fenomeno kolektiboa onartzen.

5. TRANTSIZIOA ETA 1978ko KONSTITUZIOA. LAN-HARREMANEN EREDU DEMOKRATIKOA: ONDORENGO GARAPENA

Frankismoaren amaieran eta trantsizioaren hasieran, langileei zenbait eskubide kolektibo arrezagutzen zaizkie, nahiz eta frankismoaren oinarriekin kontraesanean egon (1973ko legeak 1958koa aldatzen du).

1977an lehen aldiz askatasun sindikaleko legea onartzen da. Sorreran, langileen sindikatuak zein enpresari elkarteak sortzeko eskubidea arrezagutzen zuen, eta gaur egun enpresari elkarteak arautzen dituena da.

Konstituzioaren ondoren, 1985ean sindikatu legea onartu zen; hala ere, esan bezala enpresari elkarteen eraentza 1977ko legeak (apirilak 1ekoa) arautzen du.

Bestalde, lan-harremanen lege dekretuan (17/1977 RDL) greba eskubidea aitortzen da, gaur egun indarrean duguna greba eskubidea arautuz (1993an greba-lege berria onartzear egon zen, baina azkenean ez zuen aurrera jarraitu).

1978ko Konstituziora iritsita, honek 1. artikuluan Estatu Soziala ezartzen du (II. Mundu Gerra ondoko europar konstituzio gehienen antzera). Estatu Sozialaren oinarriak (indibidualismoarekin kontrastean) K 9.2 artikuluan agertzen dira, baina ez da jabetza pribatua kolokan jartzen (asko duenari errespetatuko zaio); K 33. artikuluan jabetza eta oinordetza eskubideak arrezagutzen ditu, baita enpresa askatasuna ere K 38. artikuluan, azken bi hauek sistema kapitalistaren oinarriak direnak. Beraz, sistema kapitalista batean oinarrituz eta honetatik abiatuta, zenbait lan-eskubide garatzen dira.

Beraz, esan bezala jabetza errespetatzen da, ez da inongo iraultzarik ematen. Sistema kapitalistaren oinarriak sendotu ondoren (jabetza eta enpresa askatasuna), horren gainean Estatu Soziala eraikitzen da. Ahal den neurrian botereak saiatu behar dira hiritarren artean benetako berdintasuna egon dadin (berdintasun materiala, Frantses Iraultzako berdintasun formalarekin kontrajarria).

Berdintasun material horri begira, langileen eskubideak arrezagutzen dira (batez ere greba eskubidea, gutxien duenak enpresariari presionatzeko tresna izan dezan). Konstituzioak hainbat eskubide zehatz aitortzen ditu lan arloan:

- Eskubide kolektiboak

* K 7. art.: Sindikatuak eta enpresari elkarteak baimentzen dira. Sindikatuak eta enpresari elkarteak maila berean arrezagutzen dira, eta argi onartzen da langileen eta enpresarien interesak ez direla berdinak, kontrajarriak daudela (beraz, klaseen arteko gatazka onartzen du, frankismoak ez bezala). * K 28. art.: Askatasun sindikala eta grebarako eskubidea * K 37. art.: Negoziazio kolektiboa

- Langileen eskubide indibidualak

* K. 35. art.: Lana egiteko eskubidea. Honen barruan sartzen da lanbidea aukeratzeko eskubidea, baita soldata nahikoa jasotzeko eskubidea bere beharrak eta bere familiarenak asetu ahal izateko (honen garapenean, lanbide-arteko soldata minimoa sortu da, gaur egun 450 euro ingurukoa dena). * K. 40.2 art.: Laneko segurtasun eta higiene egokia, eta atsedena eta oporrak edukitzeko eskubidea

- Gizarte Asegurantza

* K. 41. art.: Botere publikoek bermatu behar dute hiritarren beharrizan egoeren estalpena (gaixotasuna, langabezia...). Hau Estatu Sozialaren printzipioetan oinarritzen da: behar duenari laguntzea

defero.webcindario.com