defero.webcindario.com

5. TRIBUTU-BOTEREA ETA TRIBUTU-AHALMENA

1. TRIBUTU BOTEREA ETA TRIBUTU AHALMENA

2. TRIBUTUEKIKO AHALMEN ARAUGILEA ETA FINANTZA AUTONOMIA

3. ESTATUAREN ETA AUTONOMI ELKARTEEN TRIBUTUEKIKO AHALMEN ARAUGILEA: BEREZKO AHALMENA ETA AHALMEN ERATORRIA

4. PROBINTZIA ETA UDALEN AUTONOMIA



----------------------------------------



1. TRIBUTU BOTEREA ETA TRIBUTU AHALMENA

Doktrinan askotan botere eta ahalmena sinonimo bezala erabiltzen dira, baina bi terminoak bereiztu egin behar dira. Tributu-boterea tributu-arauak idatzi eta onesteko ahalmen legalaren multzoa da, hau da, legeak emateko boterea izango litzateke; botere hau legegileari dagokio. Tribtu-ahalmena tributu-arauak aplikatzeko ahalmena da, eta administrazioari dagokio. Dena den, errealitatean bi termino hauek baliokide bezala erabiltzen dira.

Batzuetan biak batuak joango dira, bestetan ez. Batuak noiz joango dira? Zenbait kasutan administrazioak tributu-boterea du, erregelamendu izaerakoa, eta aldi berean tributu-ahalmena dauka, hau da, tributu horiek aplikatzeko ahalmena.

2. TRIBUTUEKIKO AHALMEN ARAUGILEA ETA FINANTZA AUTONOMIA

Zer da tributuekiko ahalmen araugilea? Arau juridikoak emateko ahalmena. Estatu zentralizatu batean tributuekiko ahalmen araugilea Estatuari dagokio, bera izango litzateke tituludun bakarra. Eskema korapilatu egiten da komunitate bat Estatu Zentrala eta Autonomi Erkidego ezberdinez osaturik dagoenean, erakunde bakoitzak bere eskumenak Konstituzioak berak emanak dituenean. Hiru sistema erabili daitezke:

- Banakuntza sistema. Sistema honetan botere ezberdinak Estatu Zentral eta lurraldeen artean banatzen dira.

- Batasun-sistema. Estatu Zentralak, bere erakundetan lurraldetako ordezkariek parte hartzen dutelarik, erabateko eskumena du lurralde osorako berdinak izango diren arauak ezartzeko. Estatuko administrazioak zergak biltzeko erabateko eskumena izango du, eta horrela bildutako diru kopurua Estatu eta lurraldeen artean banatu beharreko fondo amankomun bat osatuko da.

- Sistema mistoa

Banakuntza sistemaren desabantailak: zergadunen arteko tratu ezberdintasuna suposatzen du; lurraldeen arteko ezberdintasuna suposatzen du; burokrazia gehitzen du, eta honekin batera administrazioa garestitu egiten da, baita nahasketa handitu ere.

Banakuntza sistemaren abantailak: zergadunen kontrol hobeagoa, zergadunek administrazioa gertuago dutelako; gastu kopurua benetazko beharrei lotzen zaiela.

Espainian tributuekiko ahalmen araugilea Estatu Zentralaren eta Erkidego Autonomoen esku dago.

3. ESTATUAREN ETA AUTONOMI ELKARTEEN TRIBUTUEKIKO AHALMEN ARAUGILEA: BEREZKO AHALMENA ETA AHALMEN ERATORRIA

Jatorrizko boterea Konstituzioak ezartzen duena da, eta botere eratorria Konstituzioaren menpe dauden arauek (lege arruntak eta organikoak, K 133) arrezagutzen duten boterea izango da.

K 133. artikulua: 1. Zergak ezartzeko jatorrizko ahalmena lege bitartez esklusiboki Estatuari dagokio. 2. Erkidego Autonomo eta udal korporazioek zergak ezar eta exigitu ditzakete Konstituzioa eta legeen arabera. Konstituzioak jatorrizko boterea arrezagutzen dio Estatuari. Ondorioz, Erkidego Autonomoek eta udal korporazioek duten boterea eratorria izango da. Doktrinaren zati batek defendatzen du planteatutako hau zentzugabea dela, bai Estatuaren bai beste erakundeen botereak Konstituzioan arrezagutzen direlako. Honela, ez dira Estatuko legeak izango Autonomi Erkidegoen eta udal korporazioen boterea arrezagutzen dutenak, Konstituzioa bera baizik. Beraz, euren boterea ere jatorrizkoa izango litzateke.

4. PROBINTZIA ETA UDALEN AUTONOMIA

Konstituzioan zenbait artikulutan erakunde lokalen autonomia jasotzen da (K 137, 140, 142...). Hau azaltzen da ere ogasun lokalaren legean, 39/1988 legea, abenduaren 28koa. Lege honek bere 2. artikuluan zehazten ditu zeintzuk diren udalek dituzten baliabideak: berezko ondaretik eta Zuzenbide pribatutik jasotako sarrerak, berezko tributuak (tasak, kontribuzio bereziak eta zenbait zerga, eta Erkidego Autonomoen zergen gaineko errekargoak), Estatu eta Erkidego Autonomoetako tributuetan partaidetza, subentzioak, salneurri publiko bidez jasotako sarrerak, kreditu-eragiketen ondorioz jasotakoak, eta bere eskumenpean dauden isunen bidez jasotakoak. Guk ikusiko ditugunak dira tasak, kontribuzio bereziak eta zenbait zerga.

Zerga hauen artean batzuk derrigorrez ezarri behar dituzte udaletxeek: ondasun higiezinen gaineko zerga (kontribuzioa), iharduera ekonomikoen gaineko zerga, eta ibilgailuen gaineko zerga. Zerga hauek ez bezala, udalak beste batzuk ezartzeko askatasuna du: instalakuntza, eraikuntza eta lanen gaineko zerga; eta hiritar izaera duten lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga (plusbalioa).

Tasak: zerbitzu publiko bat jasotzeagatik ordaindu beharrekoa.

Kontribuzio bereziak: obra publikoak egin eta gero jasotako onura edo balioaren gehikuntzagatik ordaindu beharrekoa (adibidez, gure etxearen ondoan errepidea eraikitzen bada, gure etxearen balioa handituko da).

defero.webcindario.com